XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Moluskuek garrantzi handia dute fosilen erregistroan.

35.000 fosil-espezie deskribatu dira; haien artean ammonites talde handi bat topa ditzakegu / -aren azpi ikuspegia.

Gure kostaldean aurkitzen ez badira ere, beren komertzialtasunagatik gure artean arruntak diren espezie batzu ere eransten dira.

Euskal Herriko moluskuei buruz, informazio gehiago nahi izanez gero, honako hauetan kontsulta daiteke: Fischer-Piette, bere lan zientifiko osoan zehar, .

MOLUSKU TIPOAREN EZARRERA Moluskuek, Anelido eta Artropodoek dituzten oinarrizko eboluzio marrak praktikatzen dituzte, baina talde hauengandik bereiztarazten dituen desberdintasun haundia goiz-goizik agertzen da, ernaberrizko garapenean, alegia.

Anelido eta Artropodoen ernamuinaren hazkundea funtsezko ardatzaruntz ematen da, hau da, aurretik atzerakoa, lakain berriak sortuaz.

Moluskuetan, aldiz, hazkunde ardatz berri bat sortzen da, lehenengoarekin makurki moldatzen dena, hain zuzen ere.

Aipatu dugun lehendabiziko ardatzak, Anelido (zizareak) eta Artropodoen (intsektuak) lakainketa tipikoa laguntzen duen bitartean, bigarrenak, berriz, Molusku taldeari dinamismo haundi bat ezartzen dio, zeinak, barrunbe baten inguruko organoen antolaketa nahasi baten garapenera daramakien, horrela, kono itxurako konplexua osatuz (konplexu paleobiszerala) eta harrezkeroztik Zefalopodoen (txipiroiak, xibiak, olagarroak) itxuraraino nahaspilatuko denaren arte.

Guzti honek, molusku tipo bat ezarri nahi izaterakoan nolabaiteko zailtasuna suposatzen du eta horrexegatik bertatik, geroztik Phylum edo Tipo-aren forma desberdinak ulertu eta deskribatzeko moduan egongo bagara, forma hauetako batengana jo beharko da nahitanahiez, eta ez aspaldikoa den batengana halabeharrez.

Moluskuek, orohar, denentzako orokorrak diren ezaugarri eta izaera batzuri erantzuten diete, hala nola, ez da bakar bat ere lakainketarik erakusten duenik, Monoplakoforoek salbu.